Arteman

Arteman 𝘒𝘰𝘮𝘶𝘯𝘪𝘬𝘢𝘻𝘪𝘰 𝘢𝘨𝘦𝘯𝘵𝘻𝘪𝘢 𝘦𝘶𝘴𝘬𝘢? Zure komunikazio beharrak entzun eta erantzuteko gaude hemen.

Prozesu guztian zehar ondoan eta lankidetzan arituko gara, elkarlanean, gertu eta konfiantza osoz.




Estamos aquí para escuchar y responder a tus necesidades de comunicación. Vamos a estar a tu lado durante todo el proceso, colaborando, cerca y con total confianza.

29/07/2026

Egin duzu oporretarako maleta? 🛄
Lan hori erraz egiteko PackMaleta aplikazioa garatu dugu Artemanen eta lantaldean harrera bikaina izan ostean Appleko app storen jarri dugu denon eskura. Androiderako itxoin beharko du 🙏

https://apps.apple.com/es/app/packmaleta/id6781758489

💚Gozatu oporretan!

22/06/2026

☝🏻MANAHBOX. Bilerak desberdin hasteko 97 modu biltzen dituen karta kutxa, irudi bat alde batetik eta galdera bat bestetik.

Sortutako diseinuekin Manahmana-ri lan egiteko leku eroso eta atseginak eraikitzen lagundu diogu; izan ere, desberdin hastea… hobeto hastea da 🚀

19/06/2026

Azken egunotan ekitaldiz ekitaldi ibili gara. Egun neketsuak izan dira, baina guztiaren gainetik, elkarrekin gauza handiak egin ditzakegula konturatu gara. Arteman pertsonak direlako; talde bat, norabide berean eta ilusio berarekin.

Elkarrekin magia egiten dakigulako gara Arteman 💚

Maiatzaren 15ean MONDRAGONen K-FOROA antolatzeko plazera izan genuen 🚀 Beste urte batez, kooperatibetako profesionalak e...
26/05/2026

Maiatzaren 15ean MONDRAGONen K-FOROA antolatzeko plazera izan genuen 🚀

Beste urte batez, kooperatibetako profesionalak elkartu eta komunikazioa eta narratibaren inguruan hausnartzeko topagune bat diseinatzen aritu gara:
· Ekitaldiaren koordinazioa
· Bideo ekoizpena
· Ebentuaren grabazioa eta errealizazioa
· Diseinu euskarriak
· Argazkilaritza eta bideo zerbitzua

MONDRAGON Corporation -en bidelagun izaten jarraitzen dugu 💚

20/05/2026

LANA eta ETORKI: bi ibilbide sendo

Lana eta Etorkiren Europako zentro operatibo aurreratuenetako baten inaugurazioa kudeatu eta diseinatzeko plazerra izan dugu azken asteotan. Egun hauek lanaren, ilusioaren eta indarrak batzearen erakusgarri izan dira.

Larunbatean, langile eta familiei ireki genizkien ateak jaigiroan; eta astelehenean berriz, etorkizunari, Murgako lantegi berriaren inaugurazioarekin.

Lana eta Etorki bat dira orain, indartsuagoak dira, urrunago iristeko prest daude. Eta gu, harro gaude hemen aletxoa jarri izanaz 💚

06/05/2026

Erakustea baino gehiago, eragitea da helburua 🚀

ASPEGI Asociación de Profesionales, Empresarias y Directivas de Gipuzkoa-rentzat ez dugu webgune bat bakarrik diseinatu; Gipuzkoako emakume profesionalen eta enpresaburuen indarra proiektatzeko plataforma digital bat eraiki dugu.

💚 Gakoa? Teknologia eta helburu soziala batzea: irisgarritasuna hobetu dugu eta talentuaren ikusgarritasuna erdigunean jarri.

aspegi.org

20/04/2026

☝🏻 LAB berritu da: identitate bisuala, aro berri baten zerbitzura.

LAB sindikatua gizartearen aurrean eraldatuta agertzen den honetan, markak jauzi horren isla leial izan behar zuen. Ez da aldaketa estetiko huts bat izan; barne-muineko begirada batetik abiatutako bilakaera baizik.

LAB berria irekiagoa eta malguagoa da, baina bere sustrai kontraboterekoetan sendo dirau. Gure erronka? Kontzeptu horiek guztiak —konpromisoa, bizitasuna eta koherentzia— marka sistema sendo eta fidagarri batean laburbiltzea.

🚀 Jatorrizko funtsa aztertu, beharrizan berriak identifikatu eta norabide bisual berria diseinatu dugu. Tradizioa eta etorkizuna uztartzen dituen marka.

Dirección

Poligono Basabe E04
Arechavaleta
20550

Horario de Apertura

Lunes 08:00 - 18:30
Martes 08:00 - 18:30
Miércoles 08:00 - 18:30
Jueves 08:00 - 18:30
Viernes 08:00 - 18:30

Teléfono

+34943081020

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Arteman publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Arteman:

Atajos

Compartir