12/03/2026
👋 Kaixo, Basque Fest!
Hemen gaude beste urte batez, euskal kulturari eskainitako jaialdirik handienari ongietorria emateko. Bai arin pasatzen dela denbora! Udaletxean egin den aurkezpeneko prentsaurrekoan izan berri gara, eta sentsazioak ezin hobeak dira: Bilbo musikaz, gastronomiaz, kirolaz eta gure tradiziorik autentikoenez beteko duen programa dugu aurretik.
Hala, gurea bezalako ekitaldi batek nortasuna duen identitatea behar duenez, TRUPPen —horretaz asko dakigu eta— irudi osoa garatzeaz arduratu gara: irudia berritzea, webgunea diseinatzea, euskarri desberdinetarako piezak egitea… laburbilduz, Basque Fest hasi baino lehen ere jaialdiari presentzia ematen diogunak gara.
Dena prest d**o, orain kalera irten eta gozatzea besterik ez da falta! 😃
ℹ️ Basque Fest: https://basquefest.bilbao.eus/
📆 Apirilaren 1etik 4ra
📍 Bilbo