10/05/2022
Berbodromoa bueltan da! Talde txikietan eta dinamizatzaile baten bidez g*i zehatzetatik abiatuz, sorturiko hitz egiteko espazio berezia.
Euskal Herri mailan hamaika Mintzadromo antolatzen ibili gara urteetan zehar. Oraingoan, Getxon, XI.edizioa heldu da, eta zuekin bat egiten jarraitzeko ekintzarekin gatoz bueltan!!! 💜
ZER DA BERBODROMOA? ZERTARAKO DA? NORENTZAT DA?
Euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea dira Berbodromoaren helburuak. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Berbodromoan, euskaldunak elkartuko gara eta elkar ezagutuko dugu, eta jai-giroan tarte atsegin bat pasatuko dugu.
NOLA EGINGO DUGU?
👨👨👦👦 Aurrez-aurreko BERBODROMOAK Romoko Santa Eugenia plazan, goizez, eta Algortako San Nikolas plazan, arratsaldez, egingo ditugu, bertan aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean lau pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta hiru lagun, berriketa lasaian. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes orokorreko hiru g*iri buruz berba egingo dugu.
Ordubetez berriketan, g*i bakoitzarentzat 15 minutu izango dira eta g*i baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak mahaiz mugituko dira, mintzakidez ere aldatuz. Goizean bi txanda egingo dira: 9:00etan eta 11:00etan; eta arratsaldean txanda bat 18:00etan. Parte hartzeko izena eman behar da.
MINTZAGAIAK:
1- Getxon bizi. Zer gustatzen zaizu zeure auzoan? Zer kendu edo aldatu beharko genuke? Komunitateko elkarbizitzan nola aldatzen ari dira harremanak? Hurbileko denda, kiroldegi, liburutegi eta espazio komunak zelan baloratu eta zaintzen ditugu?
2- Herriko jaiak. Kaleak berreskuratzen ari gara. Parte hartzen duzu bertan? Antolakuntzan ibili zara inoiz? Zelan antolatu beharko lirateke? Ezagutzen dituzu jai-eredu ezberdinak? Zeintzuk gustatzen zaizkizu eta zeintzuk ez?
3..
Info+. www.egizu.eus/Berbodromoa