11/01/2024
Bilbo zaharreko auzokide edo auzoarekin harremana duten norbanakook eta hainbat eragilek, asteburu bat antolatu dugu Palestinako herriaren kausari laguntzeko.
Ekitaldiak eta jarduerak otsailaren lehen asteburuan (2,3 eta 4) izango dira, auzoan bertan, eta bildutako DIRU GUZTIA Leila Khaled Brigadari emango zaio (Palestinako kausarekin solidarioa den brigada, konfiantza osokoa eta bere ibilbidea eta ekintzak bermatzen dizkiona), zuzenean Palestinara kudea dezan, bai ospitaleetara, bai erakunde sionistak egindako genozidioaren ondorioz hondamendian murgilduta dauden familietara.
Jarduerak ostiral arratsaldean hasiko dira Leila Khaled Brigadak berak emango duen hitzaldiarekin eta pintxada musikal batekin.
Larunbatean, hilak 3, goizean, jiu jitsu brasildarrari buruzko ikastaro bat emango da, autodefentsa ardatz duen eta parte hartu nahi duen edonori irekita dagoena, erakustaldi batekin batera.
Herri bazkari batekin jarraituko du, halall eta begano aukerarekin. Arratsaldeak manifestazio bati emango dio bide,
eta kontzertu batzuekin amaituko da.
Igandean azoka herrikoi eta solidario bat egingo da jendeak eman nahi duen arroparekin edo bururatzen zaionarekin.,pintxada musical batekin girotuta.
Azoka txikiarekin batera, artistek, musika-taldeek, idazleek eta abarrek emandako produktuen zozketa egingo da.
Zehaztu nahi dugu, Palestinako egoera dela eta, erakunde sionistak ia ez duela aukerarik ematen laguntza humanitarioa sartzeko, azoka txikiak emandako produktuak borondatearen truke saltzea eta dirua ateratzea duela helburu, eta ez produktu horiek Palestinara bidaltzea.
Hurbiltzeko, parte hartzeko edo zuen