12/06/2025
Chroman Mamia-ren arte zuzendaritzaz, diseinuaz, maketazioaz eta ilustrazioez arduratu gara. Baina ondo egiteko, bagenekien lehendabizi protagonistak entzun, ulertu eta begiratu behar genituela, haien istorioek gidatuko zituztela gure orrialde eta erabaki bisualak.
Jásminka Romanosen eskutik testuak forma hartzen zuen bitartean, Ane Yarza eta Jose A. Lopezen irudiek keinuak, testurak eta begiradak itzultzen zizkiguten. Aldi berean, narratiba bisuala eraikitzen hasiak ginen estudioan, artifiziorik gabea, tipografien, erritmoen eta egitura ezberdinen bidez. Diseinu-elementu bakoitzak, maketazio bakoitzak, arretarik galdu gabe istorioak jarraitzen lagundu behar zuen. Orri bakoitzak, 50 emakumeen mailan egon behar zuen. Eta hori izan zen, gure iparrorratza.
-
Proiektuaren zuzendaritza: .gastronomy
Arte-zuzendaritza, diseinua, maketazioa eta ilustrazioak: .estudioa
Elkarrizketak eta testuak: Jásminka Romanos
Argazkiak:
Inprimatzea:
Basque Culinary Center, HAZI eta Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza sailaren laguntzarekin.