18/09/2026
✋🎨 Ekainberri, 18 urte historiaurrea biziarazten!
🏛️2008an ateak ireki zituenetik, 526.000 bisitari baino gehiago igaro dira Ekainberritik, Ekaingo labar-artea eta duela 14.000 urteko bizimodua gertutik ezagutzeko.
👉Arazin, Ekainberriren kudeaketa integrala egiten dugu:
🔹 bisitariak hartu
🔹 taldeak gidatu
🔹 tailerrak dinamizatu
🔹 ikastetxeekin lan egin
🔹 eta esperientzia bakoitza zaindu
👥Lan horren atzean historiaurrea maite duen lantalde espezializatua d**o, Ekainberri egunero bizirik mantentzen laguntzen duena.
🚀 2026an, gainera, talde txikientzako esperientzia esklusibo berria jarri dugu martxan, bisita are hurbilagoa eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko.
👣 18 urteko ibilbide honetan, Ekainberri Gipuzkoako kultura-espazio eta museo garrantzitsuenetako bat bilakatu da. Eta gu harro gaude bide horren parte izateaz.
🎉 Zorionak, Ekainberri! Historiaurrea bizitzen eta biziarazten jarraituko dugu.